Azaroaren 20an, Haurren Eskubideen Nazioarteko eguna ospatu genuen eskolan. Sentzibilizazio ekintza desberdinez gain, denon parte hartzearekin, eskolako ikasle guztiek osatutako mural bat egin genuen. Munduko haur guztiek beraien eskubideak lortzeko lanean jarraituko dugu.
UNICEFen hitzetan, ” Orain arte egindako aurrerabidea ospatzeko eguna da azaroaren 20a, baina, batez ere, haur behartsuenen egoerari buruzko arreta pizteko eguna da, haurren eskubideak ezagutarazteko eguna, eta pertsonak beren ongizatearen eta garapenaren alde egunez egun lan egitearen garrantziaz sentikortzeko eguna”.