Euskararen Eguna

 

Abenduaren 3a, egun garrantzitsua izaten da urtero gure ikastetxean. Euskararen eguna ospatzen dugu. Egungo egoera dela eta ezin izan genuen nahi bezala ospatu baina ala ere egun zoragarri bat pasatu genuen ekintza desberdinak eginez. Aurten gainera, Euskaraldian buru belarri murgilduta ibili gara eta ekintza honi bukaera polit bat emateko aprobetxatu genuen eguna, Igelabarriren bisita eta guzti. Eskolako txikienek luzaroan ahaztuko ez duten eguna.   Bukatzeko, euskaldiaren abestia hartuz, bideo bat sortu genuen. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

Euskara GEHIAGO, GEHIAGOREKIN eta GEHIAGOTAN!!!

Haurren Eskubideen Nazioarteko eguna

 

Azaroaren 20an, Haurren Eskubideen Nazioarteko eguna ospatu genuen eskolan. Sentzibilizazio ekintza desberdinez gain, denon parte hartzearekin, eskolako ikasle guztiek osatutako mural bat egin genuen. Munduko haur guztiek beraien eskubideak lortzeko lanean jarraituko dugu. 

UNICEFen hitzetan, ” Orain arte egindako aurrerabidea ospatzeko eguna da azaroaren 20a, baina, batez ere, haur behartsuenen egoerari buruzko arreta pizteko eguna da, haurren eskubideak ezagutarazteko eguna, eta pertsonak beren ongizatearen eta garapenaren alde egunez egun lan egitearen garrantziaz sentikortzeko eguna”.