Olentzero joan zaigu…

Gabonak pasatu dira eta joan zaigu Olentzero, baina zortea izan genuen eta Euskal Herriko etxeetan opariak utzi aurretik gure eskolatik pasatu zen goiza gurekin pasatzera. Bere lagun mina den Mari Domingirekin etorri zen eta hainbat ekintza egin genituen egun osoan zehar: jolasak, abestiak,dantzak, bazkaria, jaialdia… Errekalde auzotik kalejiran abesten eta dantzatzen aritu ginen. Oso gustora igaro genuen egune gure bi lagunekin. Espero dugu hurrengo urtean berriz elkar ikustea.

Hemen dauzkazue egun horretako argazkiak ikusgai: https://ceipelejabarri-my.sharepoint.com/:f:/g/personal/ikt_elejabarrieskola_eu/EiZ1689vm2FAq8isWBSNu1kBi6RkkywxTGpzqra5YfyUnA?e=STnHSa