Gaur bigarren zikloko ikasleak autobúsa hartu eta udaletxera joan dira bertan ipuin batzuk entregatzeko. Hilabete bat eman dute ipuina eta ilustrazioa egiten euskara sailak qntolatzen duen lehiaketan parte hartZeko.Bertako langileak oso jatorrak izan dira eta liburu ta mahai jolas batzuk oparitu dizkigute.
Categoría: Sailkatu gabea
Matrikulazio epea zabalik
Jada irekita dago matrikulazio epea Euskal Eskola Publikoan eta beraz, Elejabarri eskolan ere bai. Etor zaitez gure eskola ezagutzera eta edozein zalatza izanez gero ez izan zalantzarik guregana etortzeko, gustora argituko dizkizuegu eta. Urtarrilaren 27tik Otsailaren 7ra arteko epea daukazue matrikula egiteko.
Olentzero joan zaigu…
Gabonak pasatu dira eta joan zaigu Olentzero, baina zortea izan genuen eta Euskal Herriko etxeetan opariak utzi aurretik gure eskolatik pasatu zen goiza gurekin pasatzera. Bere lagun mina den Mari Domingirekin etorri zen eta hainbat ekintza egin genituen egun osoan zehar: jolasak, abestiak,dantzak, bazkaria, jaialdia… Errekalde auzotik kalejiran abesten eta dantzatzen aritu ginen. Oso gustora igaro genuen egune gure bi lagunekin. Espero dugu hurrengo urtean berriz elkar ikustea.
Hemen dauzkazue egun horretako argazkiak ikusgai: https://ceipelejabarri-my.sharepoint.com/:f:/g/personal/ikt_elejabarrieskola_eu/EiZ1689vm2FAq8isWBSNu1kBi6RkkywxTGpzqra5YfyUnA?e=STnHSa













