Olentzero

Nahiz eta aurten ezin izan dugun ,urtero bezala,  ikas-komunitatea osatzen dugun agente guztiekin batera olentzeroren etorrera ospatu, segurtasun neurri guztiak kontuan izanda gure jaialdi propioa egiteko aukera izan dugu. Lehenik eta behin, eskolako frontoia apaindu genuen, gero olentzero gelaz gela igaro zen opariak banatzera, ondoren jaialdia izan genuen eta azkenik hamaiketako berezia jaten genuen bitartean Read More

Nahiz eta aurten ezin izan dugun ,urtero bezala,  ikas-komunitatea osatzen dugun agente guztiekin batera olentzeroren etorrera ospatu, segurtasun neurri guztiak kontuan izanda gure jaialdi propioa egiteko aukera izan dugu. Lehenik eta behin, eskolako frontoia apaindu genuen, gero olentzero gelaz gela igaro zen opariak banatzera, ondoren jaialdia izan genuen eta azkenik hamaiketako berezia jaten genuen bitartean olentzerok ekarritako jostailuekin jolasteko aukera izan genuen. Egun ikaragarria izan zen.

 

 

Euskararen Eguna

 

Abenduaren 3a, egun garrantzitsua izaten da urtero gure ikastetxean. Euskararen eguna ospatzen dugu. Egungo egoera dela eta ezin izan genuen nahi bezala ospatu baina ala ere egun zoragarri bat pasatu genuen ekintza desberdinak eginez. Aurten gainera, Euskaraldian buru belarri murgilduta ibili gara eta ekintza honi bukaera polit bat emateko aprobetxatu genuen eguna, Igelabarriren bisita eta guzti. Eskolako txikienek luzaroan ahaztuko ez duten eguna.   Bukatzeko, euskaldiaren abestia hartuz, bideo bat sortu genuen. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

Euskara GEHIAGO, GEHIAGOREKIN eta GEHIAGOTAN!!!