Kultur astea 2021

Ikasturteari bukaera emateko eskolan Kultur astea ospatu genuen aste oso batean zehar. Egun desberdinetan, ekintza eta esperientzia desberdinak bizitzeko aukera izan zuten ikasleek; jolasak, literatura, artea, dantzak eta sukaldaritza. Aste osoa laburbiltzen duen bideo bat sortu dugu eta espero dugu zuen gustokoa izatea.

https://ceipelejabarri-my.sharepoint.com/:v:/g/personal/ikt_elejabarrieskola_eu/EWez3NRnne9ClaI67o_OtJgBxNQDDhS6KdEW-F_RqfBKnA?e=vSkTiK

 

LGTBI+ fobiaren aurkako eguna

1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Orokorrak homosexualitatea buruko gaixotasuneko zerrendatik ezabatu zuen. Egun, maiatzaren 17an ospatzen da, aipatutako lorpena aitortzeko. Helburu orokorra da pertsona homosexual, bisexual eta transexualek sufritzen duten diskriminazioa salatzea. Eta haien eskubideek mundu guztian aurrera egitea.
Data hori garrantzitsua da genero-aniztasuna ikusarazteko eta edozein pertsonak bere sexu-identitatea bere izatearen arabera bizitzeko duen askatasuna eta eskubidea aldarrikatzeko.
Pertsona bakoitzak bere sexualitatea eta nortasuna bezain intimoa den zerbait askatasunez bizitzeko duen errespetua defendatzea bezain erraza da. Gure gizarteak aurrera egin du azken urteotan ildo horretan, baina oraindik badira aniztasuna onartzen ez dutenak, bereziki genero-aniztasuna.