
Categoría: Sailkatu gabea
WOYZA eta tertulia musikalak

Martxoan zehar, 3. zikloko ikasleek Woyza abeslariaren bizitza eta ibilbidea landu zuten Tertulia Musikaletan, «Lo que tú quieres» abestia abiapuntutzat hartuta. Ikasleen parte-hartzea oso sakona eta eraginkorra izan zenez, musikako irakasleak Woyza-ri email bat bidali zion klasean bizitakoa kontatuz. Abeslariak, bideotxo polit hau bidali zien eta argazkia bere sare sozialetan partekatu zuen:
Durante el mes de marzo, en las Tertulias Musicales, la clase de 3. ciclo trabajó la vida y obra de la cantante gallega Woyza y su canción «Lo que tú quieres» . La participación del alumnado y sus reflexiones llevaron al profe de m úsica a mandar un correo a la cantante contándole lo vivido durante ese mes. La artista, muy amablemente, les respondió con este bonito vídeo y compartió la foto en sus redes sociales.

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu mailan ospatzen den eguna da. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. Egun berezia eta momentu politta izan daiteke liburuen mundu magikoan barneratzeko. Gauden egoeran egonda, bidelagun ona izan daiteke liburu bat. Animatu irakurtzera eta gozatu abenturarekin!!
Jarraian, liburuekin lotutako bideo bat uzten dizuegu:
