Bilboko Alhodingako mediatekara bisita

Azken bi asteetan, egin desberdinetan, BIlboko Alhondiga zentroko mediateka bisitatzeko aukera izan dugu Lehen Hezkuntzako ikasleak; 1. mailatik hasi eta 6. mailara.  Bertan, eraikuntzaren gora-beherak azaldu ondoren mediatekarako bisitari ekin genion. Hainbat pisutan eta ataletan banatuta dago eta pisu bakoitzean gauza desberdinak aurkitu daitezke liburuez gain; pelikulak, mahai jolasak, telesailak, bideo jokoak… Azkenik Txikitekara joan ginen, haurrentzako bereziki prestatuta dagoen zonaldera, zein leku ederra. Oso gustora ritu ginen liburu desberdinak irakurriz eta komiki bat sortuz.

Mila esker gidari izan genituen langile guztie, seguro laister elkar ikusiko dugula.