Olentzero

Nahiz eta aurten ezin izan dugun ,urtero bezala,  ikas-komunitatea osatzen dugun agente guztiekin batera olentzeroren etorrera ospatu, segurtasun neurri guztiak kontuan izanda gure jaialdi propioa egiteko aukera izan dugu. Lehenik eta behin, eskolako frontoia apaindu genuen, gero olentzero gelaz gela igaro zen opariak banatzera, ondoren jaialdia izan genuen eta azkenik hamaiketako berezia jaten genuen bitartean olentzerok ekarritako jostailuekin jolasteko aukera izan genuen. Egun ikaragarria izan zen.