Matrikulazio epea zabalik – Fecha de matriculación abierta

Kaixo!!!
Hurrengo astean, aurrematrikula epea hasten da eta Elejabarritik eskola ezagutzeko aukera luzatu nahi dizuegu!! Beraz, etor zaitezte ate irekietara eta eskola erakusteaz gain edozein galderari ere erantzungo diegu. ANIMATU Errekalde auzoko euskal eskola publikoa ezagutzera😃😃😃
ATE IREKIAK:
Bihar, ostirala, 13:00etatik 15:00etara eta asteazkenean, 13:00etatik 15:00etara.
¡¡¡Hola!!!
La semana que viene empieza el plazo para hacer las pre matriculas y desde Elejabarri ¡¡queremos daros a conocer el colegio!! Así que venir a las puertas abiertas y además de enseñaros el colegio responderemos a todas vuestras preguntas. ¡¡ANIMAOS a conocer la escuela publica vasca del barrio de Rekalde!! 😀😀😀
PUERTAS ABIERTAS:
Mañana, viernes, de 13:00 a 15:00 y el miércoles de 13:00 a 15:00.

Zorionak eta urte berri on

Elejabarri eskolako ikas-komunitatea osatzen dugun guztion partez zorionak eta urte berri on bat izan dezazuela opa dizuegu. Nahiz eta atzean utzi berri dugun urtea ez den erraza izan inorentzat, indarrez beteta hasiko dugu urtea, egoerari buelta eman eta gozatzeko asmoz.

Olentzero

Nahiz eta aurten ezin izan dugun ,urtero bezala,  ikas-komunitatea osatzen dugun agente guztiekin batera olentzeroren etorrera ospatu, segurtasun neurri guztiak kontuan izanda gure jaialdi propioa egiteko aukera izan dugu. Lehenik eta behin, eskolako frontoia apaindu genuen, gero olentzero gelaz gela igaro zen opariak banatzera, ondoren jaialdia izan genuen eta azkenik hamaiketako berezia jaten genuen bitartean Read More

Nahiz eta aurten ezin izan dugun ,urtero bezala,  ikas-komunitatea osatzen dugun agente guztiekin batera olentzeroren etorrera ospatu, segurtasun neurri guztiak kontuan izanda gure jaialdi propioa egiteko aukera izan dugu. Lehenik eta behin, eskolako frontoia apaindu genuen, gero olentzero gelaz gela igaro zen opariak banatzera, ondoren jaialdia izan genuen eta azkenik hamaiketako berezia jaten genuen bitartean olentzerok ekarritako jostailuekin jolasteko aukera izan genuen. Egun ikaragarria izan zen.