Gabonak

 

  • Astelehena 21 

Urtero bezala, 2. Eta 3. Zikloko ikasleek Errekaldeko eskoletara joan ziren Elejabarri eskolako Gabon kantak abestera (“Pa’ ti y Pa’ mi” eta “Hacia Belén- Mix”). Hona hemen egun horretako bideoa: 

  • Asteartea 22 

Asteartean, 10:00etan, Bilboko Arenal-en dagoen Izotz pistara joan ginen, 2. Eta 3. Zikloko umeekin. Oinez joan ginen, eta super nekatuta amaitu genuen eguna. Baina oso oso ondo pasatu genuen; plan polita izan zen.  

 

  • Asteazkena 23 

Egun honetan Olentzero eta MariDomingi etorri ziren bisitan. Klasez klase, opariak banatzen egon ziren. Ze ondo gutaz gogoratu zirela!!