Martxoak 8

Urtero legez, hezkuntzaren bidez, Martxoaren 8a ospatzearen garrantzia irakatsi nahi izan diegu gure ikasleei. Horretarako ekintza desberdinak egin genituen egun osoan zehar; rol jolasak, abestien letren inguruko hausnarketak… eta bukatzeko gure eguneroko bizitzan horren garrantzitsuak diren emakumen omenezko mural bat.